OSAERA

  • Hautetsi kopurua: 25 zinegotzi
  • Getxoko hautesle errolda: 63.547
  • Gehiengo absolutua: 13 zinegotzi
Alderdia Zinegotziak Botoak   %
 EAJ/PNV  9   13.625  34’09%
 PP  5   7.431  18’59%
 GUK Getxo  4   5.809  14’54%
 EH Bildu  4   5.760  14,41%
 PSOE  2   3.044  7,62%
 C’s  1   2.362  5’91%

INFORMAZIO-BATZORDEAK

 

Osoko Bilkuran eztabaidatuko diren gaiak aztertzeko eta informatzeko sortuak dira. Arlokoak dira eta hilean behin biltzen dira gutxienez. Talde politiko guztiek dute parte hartzeko eskubidea, zinegotziak direla bide. Alkatea da Batzorde guztien eta bakoitzaren Presidentea.

ERAKUNDE AUTONOMOAK

 
 
Getxo Kirolak, Nagusien Udal-egoitza, Musika Eskola eta Kultur Etxea erakundeak kudeaketa arautzeko biltzen dira.

MOZIOAK

 
Udaleko Osoko Bilkuran; hau da, Udalaren gobernu-organo gorenean, aurkeztutako proposamenak dira. Ohiko deialdietan aurkezten dira jakin arazteko, eztabaidatzeko eta azken buruan, onartzeko ala eza emateko. Udaleko Osoko Bilkura hileko azken asteazkenean izan ohi da, 16:00retan Osoko Bilkuren aretoan. ikonoan klik eginda, Osoko Bilkuren soinu-fitxategiak eta Udal Aktak atzitu ahal dituzu.

PROPOSAMENAK

 

Udal-erregistrotik bideratutako idazkiak dira. Udal zerbitzua hobetzea edo, ez badago, sortzea izaten da helburua eta dagokion udal-arlora zuzentzen dira.