Bidal iezaguzu zure proposamena, zalantza barik!

GUKen programa era irekian eta partehartzailean sortzen da. Bidal iezaguzu zure proposamena helbide honetara;

gukprop@gmail.com

Faborez, kontsulta ezazu proposamenak egiteko gida:

 

PROGRAMARAKO PROPOSAMEN GIDA

Har ezazu parte GUK en programa! Egin zure proposamena!

Programa irekia eta partizipatiboa sortzera lotu da GUK kandidatura hiritarra. Hau da, hauteskunde-zikloan zehar programaren aldaketa-eskaerak eta proposamen berriak onartzen dira. Getxorako proposamenik baduzu, ez izan zalantzarik eta honako helbide honetara bidal ezazu:

gukprop@gmail.com

Honez gain, GUK en bileretan eta ekintza partizipatiboetan ere ekarri ahal dituzu formatu fisikoan.

Bidali aurretik, irakur ezazu gida hau eta ziurta ezazu zure proposamenak baldintzak betetzen dituela. Horrela izanez gero, jasotakoan Programaren komisioak bateragarritasuna eta egokitasuna baloratuko dute. Honez gain, komisioak ere lagundu eta gidatu egingo zaitu. Geroago, komisioak onartutako proposamenak GUKen asanbladak eztabaidatu ditu; hori dela eta etortzera eta aktiboki parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Amaieran, Asanbladak onartu ondoren, zure proposamena programaren parte izango da.

Proposamena, gehienez 500en bat hitz izango duena, hau da, orrialde batekoa, ondoko era honetan egitaratu behar da. Mesedez, zaindu idazkera eta ortografia. Ohar zaitez, ondo idatzitako eta arrazoitutako proposamenak onartzeko aukera handiago duela.

 

Izenburua eta sarrera

Deskriba ezazu zure proposamenaren gaia era laburrean eta ahal izanez gero, azalpenaren edo definizioaren moduan gehi ezazu azpititulua.

Ad. Etxebizitza sozialen multzoa Getxon sortzeko proposamena.

Estutasunez bizi diren bertakoentzat eta Getxoko gazteen emantzipazioa errazteko, alokairu sozialerako udal-etxebizitza multzoa sortzea proposatzen da.

 

Testuinguru globala

Proposamenak eragina izan nahi duen errealitatea edo problematika azaltzen da hemen. Helburua, proposamena testuinguruan jartzea da. Gehiegi ez luzatzea eta ikerlanen erreferentziak, praktika onak, arautegiak eta abar aurkeztea gomendatzen dizugu,

Ad. Estatuko higiezin-merkatuaren egoerak etxebizitza eskuratzea eragozten du (...) Jabetzako etxebizitzen gehiegizko pisua alokairukoen aldean (...) Euskal Herrian alokairurako diru-laguntzak eta legea egon arren ez dira nahikoak (...) EHUko EKITENen hitzaldien erreferentziak, Alokabideen datuak, Konstituzioa...

 

Udal egoeraren diagnostikoa

Proposamenak eragiten duen udal arloaren analisia. Honek, udal errealitatearen nolabaiteko ezagutza esan nahi du. Berriro, eta horrela baderitzozu, udalerriko dokumentazioaren, prentsa-artikuluen, arautegiaren eta abarren erreferentziak gehi ditzakezu. Zure proposamenaren gaia oso zehatza bada (auzoko zabor-edukiontzien egoera txarra, kasu) atal bakar batean azaldu ahal dituzu testuinguru globala eta diagnostikoa. Bestela, zure proposamena era orokorragoan egin dezakezu (adibidez, auzoan zentratu ordez, udalerri osora zabalduta)

 

Ad.- Getxon ez dugu alokairu sozialik (...) Egungo etxebizitzen planak ez du behar beste etxebizitza publiko hornitzen (...) Getxoko HAPOren, etxebizitzen udal planaren, EUSTATen datuen eta abarren erreferentziak.

 

Proposamena definizioa

Azal ezazu era argian eta zehatzean zure proposamena. Adierazi eta baloratu egin itzazu bestelako aukerak. Defini ezazu neurriaren mugak eta epe labur/ertain/luzeko helburuak…

Ad. Kalitatezko etxebizitza publikoaren garapenaren eta hiri-orubetako hirigintza-eragiketa iraunkorren programan hasi; etxebizitza hutsen erosketaren eta birgaitzearen azterketa Udalak egitea (...) Bost urteko epean 500 etxebizitza publikoaren parkea prest eduki eta epe luzean etxebizitzen a alokairu sozialerako (...)

 

Bideragarritasunaren eztabaida

Adierazi proposamenarako izan litezkeen finantziazio-bideak, behar diren baliabideak, izan litezkeen inplikazio legalak. Ez da behar plan profesionala aurkeztea; bideragarritasunaren hausnarketa txikia baizik, aurrekontua eta udal eskumenak kontuan hartuta.

Ad. Proposamenaren bidez udal azpiegituraren inbertsioa lortu nahi da. Proiektuaren finantzatze-aukerak aztertu behar dira; adibidez, alokairuen bidez eta 20-30 urteko epean eskura daitekeen udal zorra. Era berean, bideragarritasunaren ezaren kasuan administrazioaren diru-laguntza azter daiteke. Edo finantza-kostuei lagundu… Getxoko erroldan sartutakoentzat lehentasuna emanda etxebizitzaren eskaintza Alokabiden sartu (...)

 

Ondorioa eta sinadura

Amaitzeko gehi ezazu motibatzeko paragrafoa eta nahi baduzu sina ezazu. Sinadura pertsonala edo elkartearen ordezkariarena izan daiteke. GUK en asanbladak eztabaidatu eta onartu ondoren programaren parte izango da.

 

Ad. Hiri iraunkorraren eta sozialaren ereduaren alde! Getxoztarren etxebizitza-eskubidea berma dezagun!